Santa Ana aretoko itxura hobetzeko hainbat lan egiten ari dira
Santa Ana aretoa estetikoki eta teknikoki berritzeko inbertsio poltsa gorde da udal aurrekontuetan. Lanak hasita daude. Aretoa identifikatzeko irudia atarian jarri zen iaz eta sarrera atondu berri da. Zorua garbitu da, zinea bertan programatzen zenetik kartelak jartzeko paretetan zeuden elementuak kendu eta hormak margotu dira. Bi pantaila ere erosi dira, aretoan izango diren ikuskizun eta ekintzak iragartzeko. Pantailei eusteko estrukturak prestatzen ari dira eta amaitu bezain pronto sarrerako bi arkutan jarriko dira. Sarrerako arkuen burdinezko elementuak ere margotzeko asmoa dago.
Eta bitartean, areto barruan ere hainbat hobetze lan egiten ari dira: argindar kable sarea ordenatu eta txukundu da eta argiteria sistemaren segurtasuna hobetzeko lanak egin dira. Argi fokoak aldatzeko sistema ere berritzea aurreikusten da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!