San Miel Txikitan jasotako erantzun ona publikoki eskertu du Hotz Oñati taldeak
2024/05/13
Palestinara bideratuko diren 1.800 euro lortu ziren “elkartasun tortillak” ekimenean
Herritarrek etxean egindako 80 tortilla eraman zizkieten Hotz Oñatiko lagunei, ostiral arratsalde-ilunkaran. San Miel Txikitako jaixetan patata tortilla pintxo eta ogitarteko moduan saldu eta 1.800 euro lortu zituzten. Dirua Palestinara bideratuko da, Israelen erasopean bizirauten ari direnei laguntzeko.
Tortillak eraman eta erosten jasotako erantzun ona publikoki eskertu nahi du Hotz Oñati taldeak, bakoitzaren ale txikiak elkartasun pila handia osatu dezakeela berriro agerian gelditu dela azpimarratuta.
Datorren asteburuan ere kalera irtengo dira Hotz Oñati taldeko kideak, plazan egongo dira larunbat goizean, hilean behin egiten duten azoka txikian.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!