San Lorentzoko bigarren igogailua itxita egongo da bihar mantentze lanak egiteko
San Lorentzoko jolas parkearen gaineko plazoletatik, errepideaz goitik dagoen plazoletaraino doan igogailua, itxita egongo da bihar. San Lorentzon dauden hiru igogailuetatik gehien erabiltzen dena da, tramurik luzeena egiten du eta bi geldialdi ditu: frutadenda parean bata eta Garoa taberna inguruko plazoletan bigarrena.
San Lorentzon igogailuak jarri zirenetik, mantentze lan puntualak egin dira eta ondorioz, aldian aldiko etenaldiak ere egin dira. Baina biharkoa bereziki luzea izango denez, horren berri ematen duten informazio orriak jarri dira igogailuetan eta komunikabideetara ere zabaldu da oharra.
San Lorentzoko bigarren igogailua 10 orduz itxita eta zerbitzutik kanpo egongo da bihar, 8.00etatik 18.00tara, mantentze lanak egiteko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!