Saldu da udal brigadak erabiltzen zuen kamioi zaharra
2024/06/27
Enkanterako oinarrizko prezioa baino 6.800 euro gehiagotan saldu da
40.000 euroko oinarrizko prezioa jarri zion udalak Mercedes Benz 4X4 trakzionatutako kamioiari. Enkantera bi eskaintza aurkeztu ziren eta proposamen altuena egin duen enpresari saldu zaio, 46.800 eurotan. Eroslea Legorretako enpresa bat da.
Saldu den kamioia Mercedes Benz 4X4 trakzionatutako kamioia da, esan bezala, 1833 A eredu edo modelokoa, iraulki edo bolketeduna. 12 urte izan arren, erabilera onean dago, 7.700 orduko zerbitzua eta 58.411 km eginda. Dagokion azterketa teknikoa ere otsailaren 1ean pasatu zuen.
Udal brigadarako ibilgailu berria erosi du Udalak eta, ondorioz, azken urteetan erabili izan duena saldu da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!