Oñatiko udala

Roberto Lizarraldek jarraituko du Kiroldegiko taberna-kafetegia kudeatzen

2023/11/14
Card image cap
Bihar sinatuko du bi urterako ustiapen kontratua

  Proposamen bakarra jaso zen Zubikoa kiroldegiko taberna-kafetegia kudeatzeko lizitaziora, Roberto Lizarralde Unzurrunzagarena, hain zuzen. Udalak jarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu du Kontratazio Mahaiak eta zerbitzuaren memoria, promotorearen lanbide esperientzia, ordutegia eta egutegia zabalduz proposatutako hobekuntzak nahiz eskaintza ekonomikoa baloratu dira, atal guztietan eskatzen zen gutxieneko puntuazioa lortuz. Ez hori bakarrik, eskaintza ekonomikoan, esleipendunaren esperientzian eta ordutegi hobekuntza proposamenean, gehieneko balorazioa eskuratu du.

  Zubikoa kiroldegiko taberna-kafetegia ustiatzearen truke, eta errenta kontzeptuan, hilero 210 euro (+BEZ) ordainduko da, lehen urtean. Esleipendunak 120.000 euroko aseguru poliza kontratatu behar izan du, gerta litekeen edozein ezbehar estaltzeko. Bihar sinatuko den kontratua bi urtetarako izango da baina beste bi urtez luzatu ahal izango delarik.

  Roberto Lizarralde ari zen lehendik, eta urte luzez, kiroldegiko taberna-kafetegia kudeatzen eta zeregin horretan jarraituko du, gutxienik, 2025eko azaroaren 14ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!