Putzu septikoak instalatu eta ermiten argindar kostua arintzeko 2024ko dirulaguntzak onartu dira

Landa Garapena batzordeak banatzen dituen dirulaguntzetako bi dira aipatutakoak. 2024a amaituta iazko eskaerak aztertu eta ebatzi dira, Alkate dekretuz.
Putzu septikoak garbitu eta instalatzeko dirulaguntzetara hiru eskaera jaso ziren eta hirurak babestea erabaki da, baldintzak betetzen dituztela ikusita. Hiru kasuetan putzu septikoa jartzeko lanak babestuko dira. Udalak, instalazio kostuaren %50a diruz lagunduko du, kasu batean izan ezik, aurrez, artzain txabolak berritzeko dirulaguntza lerroan ere eskaera onartu zen eta, ondorioz, gain finantziazio mugara arte laguntzea erabaki da deialdi honetan. Guztira, 9.046,25 euro bideratuko dira hiru eskaeretara.
Landa auzoetako ermiten argindar kostua arintzeko dirulaguntza partida ere badu Udalak eta zazpi eskaera jaso ziren iaz, Jesusen Bihotza, Olabarrieta, Santa Lutzia, San Juan, Asentzio eta Zubillaga eta Torreauzoko San Pedro ermitei dagozkienak. Batekoak eta bestekoak batuta, 1.438,06 euro bideratuko ditu Udalak, dirulaguntza moduan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!