Oñatiko udala

Pumptrack instalazioko lanen likidazioa onartzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2024/06/13
Card image cap
Gai bakarra jaso da lan zerrendan

  Azken orduko beste gairik eramaten ez bada beraz, arina izango da gobernu taldeak gaur arratsaldean izango duen bilera.
Oreinbike enpresaren diseinu eta proiektuaren arabera egokitu den Larrañako pumptrack-a maiatza amaieraz geroztik erabilgarri dago. Bizpahiru hilabetetan egin ziren zirkuitoa prestatzeko lanak eta bertarainoko sarbidea ere egokitu zen, bidea zabaltu eta asfaltatuz eta egurrezko bi mahai handi eta zakarrontziak jarriz. Lanek, 200.000 euroko aurrekontu orokorra izan dute baina likidazioari buruzko xehetasunak arratsaldeko bileran emango dira, gobernu taldeari, likidazio hori onartu dezan eskatzearekin batera.

  Aurretik, ohikoa denez, pasa den asteko bilkuraren akta onartzea ere proposatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!