Proposamen bakarra aurkeztu da Kiroldegiko taberna-kafetegia kudeatzeko lizitaziora
Lanerako txostena edo plangintza zehazten duen proposamena da Kontratazio mahaiaren esku utzi dena. Puntuz puntu aztertu eta baloratu beharko du, oinarrietan zehaztutakoaren arabera Zerbitzuaren antolaketa, garbiketa-plangintza, komunikazioa, langile taldearen gaitasuna eta lan esperientzia edota ekipamendu eta altzarietan hobekuntzak egiteko proposamenak bereziki kontutan hartuko dira. Arlo honek, gehienez, 45 puntu lortzeko aukera emango du. Promotoreak sektorean duen lan esperientzia eta ordutegian eta egutegian proposatutako hobekuntzek beste 25 puntu eskuratzeko bidea emango du eta eskaintza ekonomikoak beste 30.
Eskaintza ekonomikoa zehazten duen plika edo kartazala urriaren 10ean irekiko da. Zubikoa kiroldegiko taberna-kafetegia ustiatzeko lizitazioaren aurrekontua 85.155 eurotan finkatu du Udalak eta hileko gutxieneko errenta berriz, 200 euro (+ BEZ) izango da, baina prezio hori hobetu ote den eta zenbateraino, kartazal ekonomikoa irekitzerakoan jakingo du Kontratazio mahaiak.
Kiroldegiko taberna kafetegiaren kudeaketa bi urtetarako eman asmo du Udalak, beste bi urtez luzatu daitekeelarik. Proposamen bakarra jaso da, hartarako zehaztutako epe barruan, eskaintza horrek udalaren baldintzak betetzen dituen ikusi beharko da orain.
Iturria:Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!