Presoentzako laguntza kanpaina berria hasi du Espetxe Pastoraltzak
Barruko arropa berria, gizonezkoentzako kamiseta eta kaltzontziloak eta emakumeentzat bularretako eta kuleroak; gizon nahiz emakumeentzako txandal frakak, kamisetak eta kirol-jertseak; bainuko eta kirol oinetakoak; azazkalak moztekoak, tabako gorria, metxeroak, turroi biguna, seiluak, sobreak eta boligrafoak eskatzen dira. Materiala kanpainarekin bat egin duten hiru dendetan jasoko da: Irizar estankoan, Sillero oinetako dendan edo Hirukar liburu dendan.
Parrokiako espetxe pastoraltzaren material bilketa kanpaina ohikoa da Gabonen aurreko egunotan. Azken 18-20 urtetan gutxienik egin da. Eta Oñatin bezala, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere antzerako ekimenak antolatzen dituzte. Halako laguntza deialditan oñatiarrek eskuzabal erantzuten dute. Asteburuko elizkizunetan presoentzako material bilketa kanpaina honen berri eman da eta gaur bertan hasi dira lehen ekarpenak jasotzen.
Oñatin astean zehar biltzen den materiala, lehenbailehen prestatu eta Arrasateko ospitale psikiatrikoan dauden presoei eramango zaie. Oñatiko taldeak ia 10 urte baitaramatza Martuteneko kartzelara joan gabe, psikiatrikoan ingresatuta dauden presoei laguntzen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!