Oñatiko udala

Pioi eta pioi gidari lan poltsak eratzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2015/10/22
Card image cap
Hautagaiek bete beharreko oinarriak eta deialdia egitea aztertuko da

  Lan pilaketa gertatzen denean udal brigada indartzeko eta aldian-aldian sortu daitezken bajak betetzeko ordezkoen lan poltsa osatu asmo da, bai pioitarako eta baita pioi gidaritarako. Baina parte hartzeko bete beharko diren baldintzak eta deialdia bera egitea, arratsaldeko bileran onartu beharko du Udal Gobernu Taldeak. Aste honetako lan zerrendan jaso den gaietako bat da, guztira, 25 zehaztu dira.

  Oñatz dantza taldearen 45. urteurrena dela eta azarorako antolatu diren ospakizun ekitaldien berri ere emango da gaurko batzarrean. Oñatzek, azaroaren 14tik 22ra ospakizun egitarau berezia antolatu du. Dantza jaialdia eta bazkari herrikoia egingo dira, besteak beste. Astebetez luzatuko diren ospakizunen inguruko xehetasunak gaur azalduko zaizkie Gobernu Taldea osatzen duten kideei.

  Herri Curriculumaz ere berba egingo da  bileran. Ikasleek nagusiki, herriaren berezitasun eta aberastasunak ezagutu ditzaten Herri Curriculuma osatzea da legealdi honetako helburuetako bat. Curriculum hau gauzatzeko Topagunearekin elkarlanean aritzea proposatuko da eta konkretuki, elkarlanerako egitasmoa onartzea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!