Pentsionisten manifestazioa deitu da Gasteizen, ostegunerako
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak manifestazio jendetsua egin nahi du ostegunean Gasteizen. Eusko Legebiltzarrera aurkezten diren alderdi eta hautagaiei gutxiengo pentsioak osatu eta 1.080 eurora jasotzeko neurria bere egin dezaten eskatuko diete; legebiltzarkide berriei konpromiso hori hartzea eskatuko zaie.
Bi mobilizazio deitu dituzte pentsionistek hauteskunde kanpainako azken egun hauetarako Gasteizen: emakumeen elkarretaratzea egingo da asteazkenean, pentsio eta zaintza sistema publiko eta duina eskatuz, eta manifestazioa, ostegunean, pentsiodun guztiek, 14 ordainsaritan, gutxienez 1080 euroko diru-sarrerak izatea bermatzea. Neurria gainera, lehenbailehen gauzatu eta 2023ko urtarriletik hona aplikatzea eskatzen dute. Eskaera hori egiten zuen mozioa gehiengoz onartu zen iazko azaroko Osoko Bilkuran. Oñatin bezala beste 148 herritan ere mozioa onartu dela azpimarratu zuten pentsionistek ostiralean egin zuten agerraldian.
1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko manifestazioa Gasteizko Bilbao plazatik 11:00etan abiatuko da ostegunean. Debagoienatik autobusa antolatu da Gasteiza joan-etorria egiteko eta lekua hartzeko izenak hartu dira plazan, eguerdiko elkarretaratzearen ondoren.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!