Oñatiko udala

Pentsionisten jai-bazkaria antolatu da Tolosan “Bertsopentsiotan” lehiaketaren harira

2024/02/13
Card image cap
Martxoaren 1ean egingo da eta Oñatiko pentsionistak bertara gonbidatu dira

  Aldarrikapenak modu ezberdinetara egin eta zabaldu daitezkeela erakutsi nahi dute Euskal Herriko pentsionistek. Hala, Bertsopentsiotan bertso jarrien lehen lehiaketa antolatu zuten eta sari banaketa ekitaldia, jai-bazkari giroan egingo dute Tolosan, martxoaren 1ean.

  Tolosako Triangeluan elkartuko dira eta aldarrikapen kalejira egingo dute, 13:00etan. Ondoren, bazkaria izango da eta Bertsopentsiotan lehiaketako sari banaketa egingo da, bertsoak kantatzearekin batera. Euskal Herri osora zabaldu den ospakizun honen berri eman zen atzoko elkarretaratzean, plazan, oñatiarrak bertaratzera gonbidatzearekin batera.

  10 bazkari txartel eskatu dira Oñatirako eta datorren astean eskuragarri jarriko dira asteleheneko elkarretaratzean, 15 eurotan. Txartel gehiago beharko balira horiek eskuratzen saiatuko direla adierazi dute pentsionisten ordezkariek. Tolosarako joan-etorria elkarrekin egiteko bidea ere aztertuko da.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!