Oñatiko udala

Pentsionistak plazara itzuliko dira astelehenean

2024/08/30
Card image cap
Pentsionisten azken elkarretaratzea, ekainaren 17an
Asteroko dinamikari helduko diote udako etenaren ondoren

  Asteleheneroko elkarretaratzeei irailaren 2an berrekingo diete herriko pentsionistek, ekainaren 17ko azken bilkuran erabaki bezala. Foruen enparantzan 12:00etan elkartuko dira berriro, pentsio duinak eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko.

  Herriko jubilatu eta pentsionistek 2024-2025 ikasturtea hasiko dute astelehenean. 2018ko urtarrilean abiatutako dinamikari jarraituz, plazan elkartuko dira astero eta Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak aldian-aldian deitzen dituen beste ekintzetan ere parte hartuko dute. Hala egin zuten aurreko ikasturtean Donostian edo Gasteizen egin zien manifestazioetara eta beste aldarrikapen ekintzetara joanda.

  Asteroko elkarretaratze bilkura eta ekintzetan pentsio duinak eskatu dituzte: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta horiek aurten gauzatzeko ekarpen osagarria ordaintzen hastea Gasteiz eta Iruñeko gobernuak, euskal pentsio sistema publikoa eta osasun eta zaintza sistema publiko duinak bermatzea, besteak beste. Udako etenaren ondoren, irailaren 2an itzuliko dira aldarrikapen horiek plazara, astelehenetako elkarretaratzeei berrekinez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!