Oñatiko udala

PCR probak egin zaizkie gaur San Martin egoitzako lehen solairuko egoiliarrei, hainbat Covid positibo antzeman direlako

2022/07/07
Card image cap
Gehienak asintomatikoak dira eta ez dute aparteko mediku zainketarik behar izan

  Herri mailan Covid positibo kasuak gehituz ari dira azken asteetan eta horrek isla izan du San Martin egoitzan. Azken egunotan hainbat positibo antzeman dira nagusien egoitzan eta Eguneko zentroan, baina zorionez, gehienak asintomatikoak dira eta ez dute aparteko mediku asistentziarik behar. Harreman estua izan diren egoiliar eta erabiltzaile guztiei jarraipena egiten ari zaie eta, protokoloak agintzen duena beteaz, PCR probak egin zaizkie lehenengo solairuan bizi diren guztiei, gaur bertan. Izan ere, azken asteetan azaldu diren Covid positibo gehienak lehen solairu horretan eman dira, eta kontaktu zuzena direlako edo jangelan edo egongelan elkarren ondoan egoten direlako, solairuko egoiliar guztiei PCR proba egitea erabaki da.

  Lehen solairu horretako erabiltzaileei musukoa jantzita ibiltzeko eskatu zaie eta hala jarraituko dute 10 eguneko epea bete bitartean, nahiz eta gaurko probetan negatibo eman, prebentzio moduan.

  San Martin egoitzan Covid kasu berriak antzeman badira ere, senitartekoen bisitak ez dira eten. Musukoaz jantzita egunero ordubeteko irteerak egin ahal izan dituzte egoiliarrek, familiartekoek lagunduta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!