Partzoneriak basurde batida baten berri eman du, larunbaterako
2023/12/21
Urbian izango da, San Adrian kobazuloa eta Oltza artean
Urbia Oñatiko udalerritik kanpo dagoen arren baina asko dira bertaratzeko ohitura duten oñatiarrak, bereziki asteburutan. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak bando bidez jakinarazi du larunbaterako basurde batida baimendu duela. Abenduaren 23an, eguraldia lagun, basurde-uxaldia emango da Urbian, San Adrian kobazuloa eta Oltza artean.
Inork minik hartu ez dezan, San Adrian kobatik eta Zumarraunditik Peazuluetara doan mendi bidea eta Oltza ingurua saihestea gomentatzen dute Partzuergoko arduradunek. Mendian, abisu eta kartelak jarriko dira baina basurde batidaren berri ematen duen bandoa ere zabaldu du Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!