Oñatiko udala

Parte hartze prozesuen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Oinherrik Oñatin, urriaren 28rako

2023/10/20
Card image cap
"Parte hartzea haurtzaroaren kulturatik (bir)pentsatzen" da jardunaldiaren izenburua

  Herri hezitzaileak eraiki eta sustatzeko oinarrizko tresna edo bidetzat du parte hartzea Oinherri elkarteak. 10 urte daramatza horretan sakontzen, teoria eta praktika uztartuz. Esperientzia bat pilatu da baina, aldi berean, galdera, zalantza eta kontraesan berriak sortu dira eta parte hartzearen inguruko marko berri bat osatzeko beharra ere sentitu du Oinherri sareak, parte hartzea haurtzaroaren kulturatik birpentsatzeko behar eta nahia. Eta horixe egingo da urriaren 28an Santa Ana aretoan.

  Parte hartzean oinarritutako hezkuntzaz, haurren irakaspenez, orain arteko ibilbideaz edota hainbat herritan gauzatu diren parte hartze prozesuen esperientziez arituko dira Parte hartzea haurtzaroaren kulturatik birentsatzen jardunaldietan. Goiz osoko jardunaldi trinkoa izango da. Parte hartzeko izena eman behar da. Oñatiarrek izen-ematea doan izango dute, Oñati Oinherriko bazkide baita.

  36 herrik osatzen dute egun Oinherri Herri Hezitzaileen sarea. Beste hainbat talde eta eragilek ere bat egiten dute elkartearekin. Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzen du Oinherrik eta hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea sustatzen du. Haurrek eraikitako aisiaaren bitartez, aniztasunean, berdintasunean, parekidetasunean, ingurumen naturala eta klturala zainduz, pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea du helburu. Horretarako komunitate-sarea eta auzolana indartuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!