Oñatiko udala

Partaidetza zabala bildu du Oñatiko 2019ko Adierazpena bultzatzeko III. Jardunaldiak

2023/10/23
Card image cap
Elkarrizketa soziala eta lan politikak hizpide izan dira

  2019ko Oñatiko Adierazpen moduan ezagutu zena bultzatzeko Jardunaldiak antolatu dituzte Oñatiko Lege Soziologia Institutuak eta Deustu eta Euskal Herriko Unibertsitateek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren babesarekin. Hitzordua arrakastatsua izan da, bai ordezkaritza eta baita publiko aldetik ere. Helburua bete da eta arlo akademiko, sindikal eta administratiboko ordezkarien topagune bihurtu da foroa. Elkarrizketa sozialari buruzko ikuspuntuak elkarbanatu dituzte, aldaketarako eta lanaren duintasunerako tresna gisa duen erabileran azpimarra jarriaz.

  Saioa Idoia Mendia Lehendakariordeak inauguratu du, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan eta bertan, besteak beste, Félix Peinado Lanaren Nazioarteko Erakundearen Espainiako Bulegoko zuzendariak eta Sami Tahr Langileen Tuneziako Batasun Orokorreko komunikazio-arduradunak hartuko dute parte. Erakunde horrek Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 2015ean, UTICA patronalarekin, abokatuen sindikatuarekin eta Giza Eskubideetarako Tuneziako Ligarekin batera.

  2019an, Lanaren Nazioarteko Erakundearen mendeurrena zela-eta, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Oñatiko Adierazpena aurkeztu zuen, Eusko Legebiltzarraren ahobatezko babesarekin. Dekalogo gisa, adierazpen honek aurrera egin nahi du lan-harremanen eredu baterantz, lanaren nazioarteko zuzenbidea eta lan-zuzenbidearen dimentsio sozial guztiak errespetatuko dituen eredu baterantz. Hori sustatzeko asmoz, III. jardunaldiak antolatu dira. Bertan, negoziazio kolektiboaz eta elkarrizketa sozialaz eztabaidatu da, lanaren kalitatea hobetzeko funtsezko neurri gisa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!