Pake Leku eta Lagun Leku elkarteei dirulaguntza emango die Udalak, urteko egitaraua aurrera eramateko
Jubilatu elkarte izaera formala San Juan kaleko Pake Leku elkarteak dauka eta bertan urte osoan luzatzen den ekintza programazioa dute: ikastaroak, irteera eta bidaiak, asteroko nahiz noizbehinkako ekintza puntualak eta bestelako ospakizunak.
2024ko ekintza programarako finantzazioa, erosi behar izan duten fotokopiagailua eta etxearen mantenurako hainbat gastu batu dira eta bazkide kuotetatik eta beste ekintza batzuetarako saltzen diren txartelen salmentatik jasotako dirua kenduta, 10.000 euroko defizita dutela jakinarazi zaio Udalari, hori arintzeko dirulaguntza eskatuz. Aurtengo aurrekontuetan ez da dirulaguntzen igoerarik izan eta, ondorioz, iaz onartutako diru kopuru berbera ematea erabaki zen ekaineko Osoko Bilkuran,: 5.433 euro.
Eltzian diharduen Lagun Leku elkartearen kasuan ere pareko erabakia hartu zen maiatzean, hau da, iazko dirulaguntza ematea: 4.756 euro. Lagun Leku elkarteak Olakua eta San Lorentzo inguruko jubilatu eta nagusien elkargune moduan funtzionatzen du. Pake Lekuk baino jarduera apalagoa izanagatik, memoria tailerrak, hitzaldiak, mahai joko lehiaketak eta bestelakoak antolatzen dituzte.
Pake Leku eta Lagun Leku elkarteei onartutako dirulaguntzaren %60a ordaintzeko agindua eman da eta gainontzeko %40a, urte amaieran kontuen zuriketa aurkeztutakoan ordainduko zaie.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!