Otadui zuhaiztiko transformazio zentroa berritzeko lanak egingo dira asteartean
Oñargik argindar azpiegiturak hobetu eta modernizatzeko ahaleginean jarraitzen du. Helburu horrekin egingo dira Otadui zuhaiztiko transformazio zentroko lanak; goi tentsioko zeldak eta behe tentsioko banaketa-kuadroa aldatuko dira.
Lanak, astearte goizean, 9:30etatik 12:00etara egingo dira eta inguruko kale eta auzoko zenbait eraikini eragingo diete, bi ordu eta erdiz, argindar hornidura etengo baita.
Konkretuki, argindarrik gabe geratuko dira: Otadui zuhaiztiko 13, 15, 17, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32, 34, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50, 52, 54, 56 eta 70 zenbakidun eraikinak, Goribar auzoko 11, 12, 13, 14 eta 16 zenbakidun eraikinak, Kurtzekua kaleko 14 eta 15 zenbakidunak. Gainera, Otadui zuhaiztiko eta Goribar auzoko argiteria publikoa eta itzaliko da. Azken honek ez du aparteko ondoriorik izango, argi-mozketa goizeko 9:30etatik 12:00etara izango delako, esan bezala, asteartean, azaroaren 26an.
Datorren asteko argi-mozketa jasango duten bebarru eta etxeetako postontzietara jakinarazpen orriak banatzen ari dira gaur. Okerrik gertatu ez dadin aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da. Astearte goizean Otadui zuhaiztia inguruan egingo den argi-mozketak 2 ordu eta erdiko iraupena izango duela iragarri arren, baliteke lanak lehenago bukatzea. Hala bada, argindarra ere lehenago konektatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!