Osasungintza publikoaren defentsan elkarretaratzeak deitu dira gaur eta hilaren 11rako
Sare sozialen bitartez zabaldu dira Osasungintza publikoa defendatu lemapean azaroaren 4 eta 11rako elkarretaratze deialdiak. Deitzailearen izenik ez da agertzen baina Oñatin, Sare Feministak eta pentsionisten taldeak bere egin dute eta herritarrak elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen dituzte.
Osakidetzako langileak akituta eta errekurtsorik gabe daudela salatzeaz bat, lehen arretarako baliabide gehiago, osasungintzara zuzendutako inbertsioak handitzea eta murrizketa eta pribatizazioekin amaitzea aldarrikatuko da elkarretaratzeetan. Deialdia gaur eta datorren asteazkenerako, hilaren 11rako egin da, 19:00tan anbulatorio aurrealdean. Deialdia orokorra da, Euskal Autonomia Erkidego osora zabaldu nahi da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!