Ongizate arloko gaiak nagusi dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako
Trauti elkarteak Trauti eguna ospatu ohi du maiatza-ekaina inguruan, elkartearen lana ezagutzera eman, bazkide berriak egin eta urritasun fisiko edo sentsorialen bat dutenen egunerokoa zein den herritarrei zabaltzeko asmoz. Aurten, ekainaren 30ean egingo Trauti eguna. Horretarako baimena eskatu zaio udalari eta gaia, arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean aztertuko da.
Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei zuzenduta diru laguntzak eman ohi ditu udalak urtero. 2018ko deialdia egitea proposatuko da arratsaldeko bileran. Bizipoz programaren azken bi saioen balorazioak eta Oñatiko odol emaileen elkarteak egindako eskaera ere aztertuko dituzte gobernu taldeko kideek.
Kultura batzordearen eskutik berriz, jaiak ospatzeko baimen eta eskaerak jorratuko dira: abuztu amaieran ospatzen den Lizargarate eguna eta iraileko lehen asteburuan izango diren Bidebarrietako jaietako antolatzaileek bideratutako eskaerak aztertuko dira.
Gaurko lan zerrendan 17 gai jaso dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!