Oñatiko udala

Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu da, uztailaren 10era arte

2024/05/15
Card image cap
2.742.000 euroko diru sarrera izango du Udalak zerga honen kobrantzatik

  Ondasun higiezinen gaineko zergaren kobrantzatik, iaz baino % 5,5 gehiago jasoko du Udalak. Aurten udal zerga eta tasei % 4ko igoera orokorra aplikatu zaien arren, ondasun higiezinen gaineko zergaren kobrantzatik Udalak diru gehiago jasoko du, agiri kopurua handitu delako, 117 agiri gehiago bideratu dira. Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren kontribuziñoa. 9.912 ordainagiri contribución urbana deritzon zergari dagozkio eta 1.525, rusticari.

  Inor erroldatuta ez dagoen etxebizitzei %100aren errekargoa aplikatzen die Udalak baina hobariak ere eskaintzen ditu, eguzki plakak jarri edota beste egokitzapen batzuk eginda A motako efizientzia energetikoaren etiketa lortu duten ondasun higiezinei edota famili ugari direnei, diru-sarrera eta seme-alaba kopuruaren arabera.

  Gaur zabaldu da hiri-lur nahiz landa-lurretan dauden ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea. Ordainketa helbideratu gabe dutenei postaz bidali zaie ordain-agiria. Besteei, kutxa edo banketxearen bitartez iritsiko zaie. Ordainketa helbideratuta dutenei ekainaren 3an egingo zaie kargua. Higiezinezko ondasun gaineko zerga ordaintzeko epea uztailaren 10ean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!