Oñatiko udala

Oñatin jokatu zen munduko ziklo kros txapelketari buruzko seilu eta postala argitaratu ditu ZEKA taldeak

2023/03/06
Card image cap
Martxoaren 8an beteko dira 70 urte mundu txapelketa hartatik

  1953ko martxoaren 8an munduko ziklo kros txapelketa jokatu zen Oñatin eta gertaera haren 70. urteurrena gogoratzeko, seilu eta postal bana atera ditu ZEKA Filatelia eta Numismatika taldeak. Kirol probarako propio egin zen programatik hartu da seilurako irudia eta postalekoa berriz, Pollangoa etxean zegoen beirate batetik. Bata zein bestera Turismo bulegoan eskura daitezke, 3.50 eurotan.

  Elorza jenerala hil zeneko 150 urteurrenaren ere betetzen da aurten eta, horren haritik, seilu eta postal berria ateratzeko asmoa badu Zeka taldeak. Beste efemeride batzuk ere badituzte gogoan datozen urteetara begira: Saratxoko ur jauziarena, 2024an edota Martin Iñurritegi Martiñola jaio zeneko 150. urteurrena eta Atzeko kaleko jaien mendeurrena, 2025ean.

  Egutegia eta urteurren bereziak gogoan ZEKA taldearen oroimenezko seilu eta postalen zerrenda luzatuz doa; 2007an Aita Madinari eskainitakoak atera zituen, 2010ean, Bidaurretako Monasterioari eta Borjako San Frantziskori eskainitakoak. 2015ean, Demetrio Iriarte eta Jose Mari Arizmendiarrietari eskainitakoak 2016ean, Francisco Esnal parrokiako organujolea izan zenari eta 2019an Arantzazuko artistei eskainitakoak: Oteiza, Alvarez de Eulate eta Saenz de Oizari eskainitakoak, hain zuzen. 2020an Hijinio Iriarte eta iaz Agustin Zarketa txistulariak izan ziren protagonistak eta iaz, adibidez, Arantzazuko santutegia suntsitu zuen bigarren suteari eskainitakoa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!