Oñatiko udala

Oñatin 28 taberna edo lokal terraza daude

2024/07/02
Card image cap
Ostalariek, bide publikoa okupatzeagatiko udal tasa ordaindu beharko dute, abuztuaren 9ra bitartean

  Mahai eta aulkiekin bide-publikoa okupatzeagatiko tasa eta kutxazain tasa ordaintzeko borondatezko epea ireki berri du Udalak. Oñatin, tasa ordaindu behar duten lau kutxazain eta tamaina ezberdineko 28 terraza daude. Bakoitzak, okupatzen duen metro karratuen araberako tasa ordaindu behar du. Udalak, bide publikoa okupatzeagatiko kontzeptuan, 23.568 euro jasoko ditu guztira aurten. Udal tasa hau ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 9ra arte luzatuko da. Ordainketa helbideratuta dutenei ostiralean, uztailaren 5ean egingo zaie kargua. Hiru ostalarietatik bik ordainketa helbideratuta dute.

  Udal tasa eta zergaz ari garelarik esan, bestalde, ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko dutenei gogorarazte gutunak bidali zaizkiela. Uztailaren 10ean amaituko da aipatu zerga ordaintzeko borondatezko epea. Oraindik ia 500 ondasun jabek ez du dagokion zerga ordaindu eta data gogoraraziz, gutuna bidali zaie udaletxetik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!