Oñatiko udala

Oñatiko Udala Grant beka aurten ez ematea erabaki da

2021/05/04
Card image cap
Oñatiko Udala Grant bekaz egindako lanaren aurkezpena, iaz
Proposatutako ikerketa ez du bideragarria ikusten epaimahaiak, gaia interesgarritzat jo duen arren

  Udalak Lege Soziologia Institutuarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenaren arabera deitu zen Oñatiko Udala Grant beka 2021, urtarrilean. Proposamen bakarra jaso zen baina epaimahaiak ez du bideragarria ikusi eta ikerketa diruz ez babestea erabaki da, alegia, beka aurten ez ematea erabaki da.

  Goi mailako hezkuntzak tokiko gobernuen kudeaketari egiten dion ekarpena aztertzea zen aurkeztutako lanaren oinarria eta hori Oñatin zentratzea proposatzen zuten ikerlariek. Baina jarraituko zen metodologia ez zen nahi adina zehazten, epaimahaiaren ustez. Gainera, lanaren planteamenduan ikerlariek herriaren nahikoa ezagutza ez zutela agerian geratzen ei zen. Horregatik, eta printzipioz aurkeztutako gaia eta Oñati bezalako herri batean proposatutako klinika juridikoa eta antzeko ekimenek egin dezaketen ekarpena oso interesgarritzat jo arren, bekarik ez ematea erabaki zuen epaimahaiak, ikerketa lanaren bideragarritasunaz zalantzak sortu zirelako.

  Aurten beraz ez da Grant beka emango eta hartarako berezitu ziren 4.000 euroak gorde egingo dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!