Oñatiko Udala Grant 2022 lana urtarrilaren 30ean aurkeztuko da Lege Soziologia Institutuan
Matxirulo, zure jaixa bukatu da! La militancia feminista de Oñati frente a las agresiones da Itziar Altuzarrak eta Amadeo Szpiga ikerlariek osatu duten lanaren izenburua eta herriko sare feminista nola egituratzen den eta eraso matxisten aurrean nola erantzuten duen aztertzen du. Hori baita Udalak Lege Soziologia Institutuarekin elkarlanean urtero ematen duen bekaren helburua, Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten gizarte zientzien eta zuzenbidearen alorreko ikerketa proiektuak sustatzea, alegia.
Itziar Altuzarrak eta Amadeo Pedro Szpigak egin dute lana, iazko maiatzetik azaro amaierara bitartean. Aurkezpena berriz, urtarrilaren 30ean egingo da unibertsitate zaharrean, 17:30etan. Saio irekia izango da baina joateko interesa dutenei izena ematea eskatzen zaie mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: m.mesonero@iisj.es
Iazko ikerketa lanaren aurkezpena eginda, laster kaleratuko Oñatiko Udala Grant 2023 beka deialdia, urtero emateko asmoz izenpetu baitzen 2016an Udala eta Lege Soziologia Institutuaren arteko lankidetza hitzarmena. Beka 4.000 eurokoa da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!