Oñatiko udala

Oñatiko PPk drone bidezko merkataritza trukerako udal plataforma bat sortzea proposatu du

2023/04/05
Card image cap
Tokiko merkataritzari eta landa-inguruneari laguntzeko neurri gisa proposatzen da

  Ricardo Guisadok, Alderdi Popularreko Oñatiko alkategaiak, plan pilotu berritzaile gisa proposatu du drone bidezko merkataritza trukerako udal plataforma sortzea. Helburua da tokiko negozioen, saltokien eta urrutiko eremuetan dauden baserrien arteko merkataritza-trukea sustatzea da, droneak erabiliz. Lankidetza publiko/pribatuaren bidez, tokiko saltokiak, negozioak eta baserriak barne hartuko lituzkeen udal-plataforma bat sortuko litzateke, dronen bidez bi noranzkoetan produktuak erosi eta trukatzeko aukera emanez.

  Oñatiko orografiak zaildu egiten du herriko merkataritzan eta baserritar negozioetan azkar sartzea, PPko alkategaiaren esanetan. Elurteek eta aldagai klimatikoek gainera, egoera gehiago zailtzen dutela azpimarratu du proposamenaren azalpenean. Joan-etorriko zerbitzua izango litzatekeela zehaztu du, baserrietako produktuak dendetara ere bidali ahal izango direlarik.

  Probaldian zerbitzua doan eskaini eta, aurrerago, bidalketaren prezioa kobratzea proposatu du, kostuak, saltokien eta erabiltzaileen artean banatuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!