Oñatiko PPk co-living eta co-working guneak sortzea proposatzen du, gazteek emantzipazeko aukera izan dezaten
Ekimen honen bidez, gazteak emantzipatzeko eta modu kooperatiboan bizitzeko eta lan egiteko lekuak sortu nahi ditu Oñatiko PPk. Gazte egoitzen eredua proposatu du Ricardo Guisado alkategai popularrak, euren etxea lortu bitartean, bere kabuz bizitzeko erabakia hartzen duten gazteentzat. Egoitza horiek, gainera, co-working guneekin koordinatzeko aukera izango lukete, gazteek elkarrekin bizi eta modu kooperatiboan lan egin dezaten.
Bizigazte co-living guneak gazte-etxebizitzetarako eraikin zaharrak birgaitzeko aukera emango lukeela zehazten du hautagai popularrak. Eraikin horiek eskuragarri egongo lirateke adinari, ikasketei eta sozioekonomiari lotutako baldintza batzuk betetzen dituzten gazteentzat.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!