Oñatiko udala

Oñatiko piano joleek urrezko sei domina eta zilarrezko lau ekarri dituzte Andoaindik

2016/02/24
Card image cap
Jose de Azpiazu musika eskolako 11 ikaslek parte hartu dute Andoaingo Piano Jaialdian

  Andoaingo piano jaialdian kategoriak adinaren arabera eta banaka edo binaka parte hartzen denaren arabera bereizten dira. Hala, Oñatitik joandako ikasleek banaka A eta B mailatan parte hartu zuten eta lau eskutara kategorian ere bai. Guztiek oso lan txukuna egin zuten musika eskolako arduradunek adierazi dutenez eta guztiek diploma eta domina bana jaso zuten. Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek, urrezko sei  domina eta zilarrezko lau lortu zituzten.

  Ainhoa Galdos eta Araceli Guridi irakasleak oso pozik daude lortutako emaitzekin, ikasleek lan gogorra egin dutelako eta urtean zehar erakutsitako eboluzioa ona izan delako. Horrek, musika eskolako irakasleak bide horretan lan egiten jarraitzera animatzen ditu.

  Jose de Azpiazu musika eskolako arduradunek ikasle eta irakasleak zoriondu dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!