Oñatiko udala

Oñatiko bi txakolindegi nagusi, Debagoieneko Txakolin Egunean, bihar

2024/06/14
Card image cap
Arrasateko Seber Altube plazan txakolin azoka egingo da

  Eskualde mailan Oñati gune esanguratsua da txakolinaren ekoizpenean. Ondorioz, herriko txakolindegien partaidetza betidanik egon da Debagoienako Txakolin Egunean. Arrasateko baserriko produktuen azokaren baitan ospatuko da bihar, ekainaren 15ean, eta Oñatin ekoitzi eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapena duten bi txakolin dastatu eta erosi ahal izango dira: Murgialdai eta Belaskoa.

  Arrasateko Seber Altube plazan izan ohi da hilero baserriko produktuen azoka, 9:00tatik 14:00tara, eta horren baitan, esan bezala, bailarako txakolina dastatzera emango da. Gainera, erosketa tiket edo txartelarekin, gazta pintxoak banatuko dira eta 5 txakolin lote zozkatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!