Oñatiko Berdintasun Kontseilua eratzeko parte-hartze prozesua abiatuko da larunbatean
2011an sortu zen Oñatin Berdintasun batzordea. Ordutik, hainbat ekimen eta programa gauzatu dira eta Berdintasun teknikaria ere kontratu da. Orain, urrats berri bat eman nahi da Berdintasun Kontseilua eratuz. Prozesu parte hartzaile baten bidez egingo da.
Lau bilera ireki egitea aurreikusten da eta lehena, larunbatean izango da, 10:30tan, Eltzian. Lehen saio honetan beste herri batzuetako esperientziak ezagutuko dira, Hernani, Azpeitia eta Errenteriako ordezkariak gonbidatu dira eta beste herri batzuetakoekin harremanetan daude esperientzia aukera zabaldu ahal izateko. Udazkenean berriz, Kontseiluaren oinarriak, helburuak, funtzioak, funtzionamendua eta proiektua bera finkatzeko beste hiru saio egingo dira. "Berdinzale" guztiak gonbidatzen dira saioetan parte hartzera. Kontseiluaren eratze prozesua bera emakumeendako ahalduntze ariketa izateko asmoz prestatu duela azaldu dute Berdintasun departamentuko arduradunek.
Udalbatzako hainbat kidek eta udal teknikarik osatutako talde eragile bat sortu da gaia bideratzeko. Prozesuaren dinamizatzaile moduen EMUN aholkularitzara jo da eta bertako bi ordezkari arituko dira lana aurrera eramaten. Larunbatean abiatuko den prozesu honetan erabakitzen dena loteslea izango da eta aipatu talde eragileak babestuko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!