Oñatiko Adierazpenarekin amaitu da lanari buruzko biltzarra unibertsitate zaharrean
Hamar puntuko dokumentuan lan-harremanen eredu kooperatiboago baten aldeko aldarrikapena egiten da, hitzarmen sektorialak eta langileen parte hartzea enpresetan sustatuko dituena, eta lanaren kalitatea, egonkortasuna, osasuna eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortzera bideratuta egongo dena. Oñatiko Adierazpena eta biltzarreko eztabaida eta hausnarketen ondorio nagusiak Lanaren Nazioarteko Erakundera bidaliko dira, Suitzara.
Lanaren Nazioarteko Erakundeak ehun urte betetzen dituela kontuan hartuz, Nahi dugun lanaren etorkizuna: debate globala izeneko biltzarra egin da astean Sancti Spiritus unibertsitatean, Lege Soziologia Institutuak antolatuta. Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen kongresua asteazkenean, eta langile nahiz enpresa erakundeetako ordezkariek, akademiko ugarik, lan epaile eta beste aditu batzuk hartu dute parte. Kongresua, atzo eguerdian amaitu zen.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!