Oñatiko udala

Oñati, Debagoienean, biztanleko errenta handiena daukan herria da foru ogasunak zabaldu dituen datuen arabera.

2012/07/10
Gipuzkoako 88 herriak hartuta, 13.a da.

  Gipuzkoako Foru Aldundiak publiko egin ditu 2010eko errenta aitorpenari dagozkion datuak udalerrien arabera. Datu horien arabera, Abaltzisketa da Gipuzkoan biztanleko errenta handiena duena eta Pasaia, berriz, txikiena. Debagoienean, Oñati da  biztanleko errenta altuena duena eta Gipuzkoa bere osotasunean hartuta, 13.a.

  Oñatiko bataz besteko errenta hori, 22.499 euro zen 2010ean, Gipuzkoako bataz besteko edo media baino, 725 euro gehiago.

  Kontu egin behar da dena den, biztanleko errentaz ari garelarik, errenta aitorpenean kalkulatzen den oinarri likidagarriaz ari garela, alegia, ez diru sarrera gordinez baizik eta, aitorpena egiterakoan aplikatzen diren kenkariak kendu ondoren ogasunari ordaindu beharrekoa zehazteko kalkulatzen den oinarri likidagarriaz.

  Baina Gipuzkoako diputazioak beste parametro batzuk ere eman ditu, errenta dispertsioa deritzona, hain zuzen. Hori, errenta altuena du eta bajuena duten herritarren arteko aldea da. Parametro hori oinarri hartuta, Oñatiko biztanleko errenta nahikoa parekatua dagoela esan genezake. Izan ere, Oñati, banaketa alde txikiena duen hirugarren herria baita, Eskoriatza eta Aretxabaletaren ondotik. Hori da azpimarratzeko beste datua, Debagoiena dela, dispertsio eta alde txikiena duen Gipuzkoako eskualdea, alegia, errenta orekatuen banatua duena biztanle guztien artean. 

  Foru ogasunetik zabaldu diren azken datuek ordea, gipuzkoarrak pobretzen ari garela erakusten dute, alegia, biztanleko errenta murrizten ari dela. 2008an, bataz besteko errenta 22.552 euro zen eta bi urte beranduago, 21.774 euro.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!