Oñatiko udala

Oñatik aurreikusitakoa baino 308 mila euro gehiago jasoko ditu Udal Finantzaketarako Foru Funtsatik

2023/02/17
Card image cap
2022ekoa inoizko funtsik handiena izan da, aurreikusitakoa baino 20 milioi gehiago banatuta

  Gipuzkoako udalerriek 588,2 milioi euro jasoko dituzte 2022 urteko foru funtsatik. Hau da, urte hasieran hitzeman zena baino kasik 20 miloi euro gehiago. Oñatira etorrita, udalak aurreikusitakoa baino 308.301 euro gehiago jasoko ditu. Hala jakinarazi zuten Markel Olanok Batzar Nagusietan eta Ogasuneko diputatu Jokin Peronak Eudeleko Gipuzkoako Lurralde Batzordean, atzo. Mundu mailan nagusi den ziurgabetasunaren aurrean Gipuzkoako ekonomiak tinko eusten diola azpimarratu zuen Olanok, eta herrialdeko enpresek azken hamarkadako daturik hoberenak lortu ei dituzte salmenta eta esportazioetan. Enplegua, aldi berean, maila onean mantentzen dela esan zuen Ahaldun Nagusiak.

  Otsailean egin ohi den likidazioaren arabera, Gipuzkoako udalen 2022ko foru funtsa 588,2 milioi euro da, iragarritakoa baino ia 20 milioi gehiago. Beste era batera esanda, aurreikusitakoa baino % 3,5 gehiago. Gehiago bai, baina urteko inflazioaren azpitik.

  308.301 euro extrak batuta, iazko foru fondoetatik 9.104.729 euro dagozkio guztira Oñatiri. Likidazioak emandako udalaren aldeko ordainketa orain, otsailean egingo da, 2023ko lehen zatiaren ordainketarekin batera. Aurten, foru funtsetatik  608.475.511euro agindu zaizkie Gipuzkoako udalei eta Oñatikoari 9.394.191 euro, iaz baino 289.461 euro gehiago, egin berri den likidazioaren ondoren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!