Oñatiarren partaidetza berezia izango da Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketan, domekan
Legazpiko Urtatzako zelaian bilduko diren sei artzain txakurretik hiru oñatiarren esanetara lehiatuko dira, igande arratsaldean. Azken urteetan horretan diharduten Migel Arregi eta Jose Mari Bengoak txakurrak eramango dituzte, Arregik bi eta Bengoak bakarra.
Jose Mari Bengoak iaz lehen aldiz eraman zuen Zeu txakurrarekin joango da Legazpira, bertako txapela lau urtez jarraian, 2015etik 2018ra irabazi zuen Eder txakurrari atseden eman eta gero. Migel Arregik berriz, bi txakur eramango ditu, iaz egin bezala. Lagunek errepikatu egingo du Urtatzako zelaian eta Goiz lehenengoko aldiz arituko da. Gipuzkoako 53. artzain txakur txapelketan lehiakide izango dituzte Jabier Zubiaurre mutrikuarraren Mendi, azken txapelduna, eta Aitor Tato ataundarraren Bat eta Jesus Mari Plazaola arrasatearraren Mendi.
Irabazleak irailaren 25ean Oñatin jokatuko den txapelketarako txartela eskuratuko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!