Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartu egingo da uztailaren 31n
Uztailaren 31n, San Inazio egunean, ohiko erromeria ospatu da Urbian. Asko dira egun horretan Urbiara hurbiltzen diren lagunak eta Arantzazura norbere autoz igo gabe, autobusa erabiltzea gomendatzen da. Gainera, Arantzazuko aparkalekua betetzen bada, errepidea itxi egingo da eta autobusa izango da joan-etorria egiteko garraiobide bakarra.
Arantzazurako autobus zerbitzua indartuko du Udalak; 55 plazako bi ibilgailu handi jarriko dira eta irteerak ordu erdiro izango dira. Oñatin, geltoki bakarra izango du zerbitzuak: Arantzazuko Ama kaleko 18an. Gainera, Arrikrutz/Jaturabeko aparkalekura ez da sartuko. Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7:30tan abiatuko da eta azkena, 19:00etan irtengo da Arantzazutik.
Urbiako jai egitaraua zehaztu du Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak: 11:30etan meza ospatuko da ermitan. Gero, 13:00etan, artzain txakur lehiaketa eta bertsolariak. Bazkalostean erromeria izango da, Miren, Agur eta Oierren eskutik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!