Oñargik administrari laguntzailea kontratatu nahi du, sei hilabeterako
Administrari laguntzaile postua betetzeko deialdia egin du Oñargi SL udal enpresak. Lanpostura aurkezteko oinarrizko bi baldintza jarri dira: Enpresen administrazio eta finantza arloko gradu, diplomatura edo lizentziatura izatea eta euskara naturaltasunez menperatzea, hitzez zein idatziz. Alde horretatik, 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo C1 izatea baloratu egingo da. Oñargik, sei hilabeteko kontratua eskaintzen du.
Administrari laguntzaile honen zereginak izango dira: bezeroei arreta eman, bezeroen kudeaketa eta gainbegiratzea, kontratazio berriak edota aldaketak egitea, artxibatze lanak eta kontabilitatea, besteak beste. Interesa duten hautagaiek curriculuma bidali behar dute, e-mailez, helbide elektroniko honetara: onargi@onargi.eus. Abendu amaierara arteko epea dago curriculumak aurkezteko. Beraz, administrari laguntzaile berria, 2025eko lehen hilabeteetan hasiko da lanean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!