Oñatiko udala

Olateko argindar linean sortu zen korto-zirkuitoak eragin zuen atzoko argi etena.

2014/06/10
Lekuaren arabera 15-20-25 minutuz luzatu zen argi etenak, herri osoari eragin zion.

  Miruerreka inguruan pinuak botatzen ari ziren eta horietako bat argindar linea gainera jausi zen. Horrek, lineari eusten zion zutabea apurtzea eragin zuen eta lehen poste apurtu horrek bigarren bat ere eraman eta bota zuen. Ondorioz, Olateko argindar linean korto-zirkuitoa izan zen eta herri osoa argindarrik gabe geratu zen.

  Eguerdiko ordubata 20 gutxi aldera gertatu zen eta argidar etenak 15-20-25 minutu iraun zituen zonaldearen arabera. Halakoetan, hornidura faseka berreskuratzen delako linean gain kargarik sortu ez dadin. Baina orokorrean, ordubata ingururako, argindar hornidura bere horretan zen berriro herri osoan.

  Hornidura berreskuratuta, OÑARGIko teknikariak etenaren arrazoiak ikertzen hasi ziren eta esan bezala, Olateko linean izandako korto zirkuitoa topatu zuten.

  Une honetan, Olateko linea hori deskonektatuta dago. Olateko lineatik uraren potentzia argindar bihurtzean sortzen den produkzioa bideratzen da. Azkenaldian ez du euria ganoraz egiten eta aipatu linea deskonektatu eta zirkuitotik kanpo uzteak ez du aparteko ondoriorik ekarriko. Baina apurtu eta jausitako zutabeak ordezkatu eta konpondu behar dira, hariteriari behar bezala eusteko. Lan horiek datozen asteotan egingo dira, udazkenean, Olateko argietxearen produkzioa berriro hazten denerako gertu egon dadin.  

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!