Olakua auzoko ur hornidura hoditeria berritzeko lanak hasi dira.
Lanak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa egiten ari da eta gutxienez hilabete eta erdiz luzatzea aurre ikusten da.
Olakua 1etik 6ra eta 7 eta 9 zenbakien inguruan egingo dira hoditeria aldatzeko lanak, auzoaren alde zaharrenean alegia. Txiki txoko haur eskola inguruan hasi dira eta erreka aldetik errepide nagusi aldera, Maiztegi etxe aldera egingo dira lehenik. Ondoren, urmaelaren parean, autobus geltoki aurrealdeko bidea jarraituz egingo dira eta azkenik, auzoko zerbitzu gunearen aurreko errepidea zulatuko da. Horixe egiten ari direlako, hainbat zanga ireki eta hodiak aldatu eta zuloa berriro estali.
Olakuako lan hauek ez dute trafiko mozketarik eragingo, hori espero da behintzat. Baina errepide bazterrak zulatzen ari direnez, gidariei, inguruetatik arretaz eta abiadura txikian ibiltzeko eskatzen zaie. Trafiko mozketarik aurre ikusten ez bada ere, zenbait aparkaleku bizpahiru egunez okupatu eta anulatuko dira. Baina lanak egin ahala, zuloak tapatuta, berriro erabilgarri jarriko dira. Lanak egin bitartean, zenbait garaje sarrera ere zulatuko dira. Kasu honetan, autoa sartu edo atera ahal izateko txapak jarrita zangak behin-behingoz estaliko dira.
Olakua auzoan ur edangarriaren hoditeria sare nagusia zaharkituta dagoela ikusita aldatzea erabaki da. Ur ihesak eta bestelako arazoak ematen dituzten fibrozementuzko hodi zaharrak kendu eta burdinazkoak edota polietilenozkoak jarriko dira. Hoditeria sari nagusia da berrituko dena, ez bertatik eraikin edo etxe bloke bakoitzera doazen hodi-adarrak. Horiek, aurreko urteetan aldatu eta berritu baitira.
Astelehenean hasi ziren lan hauek, zenbait ur mozketa puntual eragingo dituztela esan digute Ur kontsortzioko langileek. Horiek noiz izango diren ordea, oraindik zehaztu gabe dago eta programatu bezain pronto, auzotarrei jakinaraziko zaizkie.
Lanak egiten ari diren bitartean ez ustekorik sortzen ez bada, aste honetan abiatu diren obrak, urria amaiera, azaroa hasierarako bukatuko dira.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!