Oñatiko udala

Olabarrietako zubien eraberritze lanen bigarren fasea etzi hasiko da

2019/11/18
Card image cap
Txantxiku ikastola eta Elkar Heziko ikasleen autobus garraioa egokitu egin behar izan da

  Bihar amaituko dira lehen faseko lanak errepidea asfaltatuz berritu diren bi zubien inguruan. Bide mozketen eta alternatiben berri ematen duten kartelak lekuz aldatuko dira eta asteazkenean hasiko dira bigarren faseko lanak, Artxubi baserri ondoko eta Olapoto zubiak birgaitzeko.

  GI 2630 errepide nagusian orain arte itxita egon den zatia irekiko da baina herri gunetik Olabarrietara joateko merenderotik bueltan ibili beharko da, aurrerantzean. Fanpuena baserrira iritsita Udanarako ohiko errepidera irten ahal izango da asteazkenetik aurrera.

  Olabarritako zubien eraberritze lanen 2. fase honek ikastetxeetako garraioari eragingo dio, bereziki, ikastola eta Elkar Heziko ikasleen autobusari, ezin izango baita Olabarrietara iritsi, orain arte egiten zuen bezala. Olabarrietan bizi diren zortzi bat ikaslek erabiltzen dute garraiobide hau. Autobusa beste geltokiren batean hartzeko aukera eman diete ikastetxeek, lanek iraun bitartean. Urgain-Errekaldeko ikasleek ez dute aldaketarik izango; eskolarako joan-etorriak autobus txiki batean egiten dituzte eta ibilgailuak ez du arazorik merenderorako bidean barrena ibiltzeko.

  Oñati-Legazpi-Zumarraga arteko bus zerbitzuak ere ez du aparteko arazorik izango eta merenderoko bidetik joango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!