Hainbat kale eta auzotan argindarrik gabe egon dira ia bi orduz
Pinuak botatzen ari zirela, arbola bat argindar linearen gainera erori da Olabarrietan, Udana eta Zulatza baserriaren artean. Ondorioz, argirik gabe geratu dira hainbat kale eta auzo, ia bi orduz. Argindarrik gabe geratu dira konkretuki, Ugarkalde, Olakua, San Lorentzo, San Martin, Olabarrieta, Larraña, Murgia, Berezao eta Lezesarri.
Matxuraren arrazoia argituta Olabarrietako linea isolatzeko maniobra egin dute Oñargiko teknikariek. 12:45erako argindar hornidura normaldu da Olakua, San Lorentzo, Ugarkalde, San Martin, Larraña eta Lezesarrin. Ez ordea Berezao, Murgia eta Olabarrietan. Hiru auzo hauetako 67 abonatuk argirik gabe jarraitzen dute. Olabarrietako linea guztiz konpontzeko lanek luze joko dezaketela jakinarazi dute Oñargi zerbitzutik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!