Oñatiko udala

Oinezkoentzako oztopo diren ur-harguneak aldatzen ari dira, Bidebarrietan eta Otadui zuhaiztian

2023/06/19
Card image cap
Zoruaren pareko harguneak egokitzen ari dira udal brigadako langileak

  Ia metroko altuera duten hainbat ur-hargune aldatzen ari dira brigadako langileak. Kalean, paso lekuetan daude eta oztopo izateaz gain, ikusmen urritasuna dutenentzat arriskutsu ere badaude. Orain urte batzuk instalatutako ur-harguneak dira eta batzuk matxuratuta daudela egiaztatu da.

  Bost ur-hargune kendu dira eta zoruaren mailan geratzen diren harguneak egokitzen ari dira; Bidebarrieta kalean, hiru, eta Otadui zuhaiztian beste bi. Ur-hargune berriak tapa gorri batez estaliko dira, suhiltzaileek begi kolpe batez identifikatzeko, eta inguruan suterik balego, mangerak erraz lotzeko moduan.

  Pasa den astean hasi ziren ur-haguneak aldatzen eta aste honetan zehar amaitzea aurreikusten dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!