Oñatiko udala

Oinarrizko bideo ekoizpen eta edizio ikastaroa antolatu da merkatarientzat

2023/05/05
Card image cap
20 orduko formazio ikastaroa maiatzaren 15ean hasiko da

  Sare sozialen bidez zabaltzeko eta sakeleko telefonoak erabiliz oinarrizko bideo ekoizpen eta edizioa ikastea da merkatarientzat antolatu den ikastaroaren helburua. Udalak eta Gipuzkoa Merkatariak elkarteak antolatu dute eta doan izango da herriko dendarientzat.

  20 orduko iraupena izango duen ikastaroan hainbat gai landuko dira: bideo edizio sinple bat egiteko oinarrizko kontzeptuak; mugikorra erabiliz, norberaren negoziorako baliagarriak izan daitezken bideoak egiteko teknikak; argiztapen eta konposizioari buruzko oinarrizko irizpideak, bideoak editatzeko programak, erabiltzaileen beharretara hoberen egokitzen direnak zehaztuz; eta sare sozial edo webguneetara igotzeko formatuak eta bereizmena.

  Ikastaroa maiatza eta ekaina bitartean egingo da, konkretuki, maiatzaren 15, 17, 22, 24 eta 31n eta ekainaren 7, 14 eta 21ean. Guztira, 20 orduko formazio ikastaroa izango da eta dendak itxita egon ohi diren ordutegian emango da: 13:45etatik 16:15etara.

  Izena emateko epea zabalik dago eta bide ezberdinak daude horretarako: formacion@fmg.es helbide elektronikoa edota Gipuzkoak Merkatariak federazioko telefono zenbakira deituta: 943 425 557.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!