Oñatiko udala

Ohiko Batzar Nagusia egingo du gaur Pake Leku elkarteak

2023/03/31
Card image cap
Zuzendaritza batzordea berritzeko aukeraketa egingo da, besteak beste

  Santa Ana aretoan, 18:30etan hasiko da Pake Lekuko bazkideen urteko batzar nagusia. Pandemiak eragindako eten eta moldaketen ondoren ohiko formatuan eta denok areto berean bilduta egingo da batzar nagusia.

  Aurreko aktaren irakurketa eta onespenaren ondoren, iazko ekintzen memoria eta urteko diru kontuak errepasatuko dira, 2023rako dauden asmoak, helburuak eta aurrekontua aurreratuko dira eta zuzendaritza batzordeko kideak berritzeari paso emango zaio. Hautagaien zerrenda zabaldu da jada bazkideen artean baina aukeraketa-orriak Santa Anako sarrerakoen eskuragarri jarriko dira. Bost lagunek utziko dute batzordea, bi urtez zuzendaritza taldean aritu ondoren.

Iturria: Oñati Irratia

 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!