Nerabeentzako jolasak eta “Parke Gorrixa” proiektuak bategitea ez da nahikoa EAJrentzat
Partaidetzazko Aurrekontuetan proposatutako nerabeentzako jolasak eta Parke Gorrixa proiektua fusionatzea ez du egoki ikusten EAJk, prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez. Nerabeentzako jolasak Etxaluzeko parkera mugatzea, hasierako proposamena irtenbide partzial batera mugatzea dela diote jeltzaleek, udalerriko parke guztietan aurreikusitako eskaera betetzen ez duelako.Parte-hartze prozesuari gutxieneko eta azaleko erantzuna emateko ahalegina dela diote, herritarrak entzuteko helburua desitxuratuz. Kezkagarritzat jo dute jeltzaleek gai garrantzitsua sinplifikatu nahi izatea eta herritarrekiko konpromisoak erdi mailako irtenbide batera baztertzea.
Oñatiko EAJk herritarren parte hartzearen aldeko konpromisoa berresten du prentsa-oharrean eta biztanleriaren beharrei erantzuten dieten proiektuak garatzearen aldeko apustua egiten duela adierazten du. Era berean, gobernu taldeari eskua luzatzen dio, herritarren eskaerei koherentziaz eta eraginkortasunez erantzuten dien irtenbide bat gauzatzeko.
Amaia Erostarbe bozeramale jeltzaleak gaiari buruzko galdera egin zuen uztaileko Osoko Bilkuran eta Parke Gorrirako proiektua idazteko zerbitzua kontratatu zela erantzun zitzaion, beste xehetasunik eman gabe.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!