Oñatiko udala

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak Oñatin egingo dira, martxoaren 28 eta 31n

2025/03/13
Card image cap
IAT tailerreko unitate mugikorra etorriko da

  Azterketa teknikoen unitatea birritan etorriko da Oñatira martxoko azken egunetan, 28an eta 31n, hain zuzen. Hiru leku eta ordutegi zehaztu dira, nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa egin behar dutenek aproposena aukeratu dezaten: martxoaren 28an, ostiralarekin, 9:00etan Urtiagaingo aparkalekuan eta 13:00tan Dolaetxe baserriaren ondoan eta martxoaren 31n, astelehenarekin, 9:00etan Olabarrietan. Nekazaritzako ibilgailuari azterketa teknikoa egiteko ez da aurrez txandarik hartu beharko. Zehaztutako leku eta ordurako joatea nahikoa da. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokien tarifa ordaindu.

  Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera. Lehenengoa, 4 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain dozena bat urte unitate mugikor bat eratu zen bertan, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Oñatira martxo-apirilean etorri ohi da eta hala egingo du oraingoan ere, martxoko azken bi lanegunetan, 28an eta 31n.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!