Oñatiko udala

Nekazaritza ustialekuak modernizatu eta baso-bide pribatuak eraiki eta hobetzeko dirulaguntzak ebatzi berri dira

2025/01/29
Card image cap
Jasotako zazpi eskaeretatik lau babestuko ditu Udalak, ia 7.0000 euro banatuz

  Sei dirulaguntza lerro nagusi ditu Zerbitzuak eta Landa Garapena udal departamentuak eta horietako hiruren ebazpena onartu zen pasa den asteko Gobernu Batzarrean: nekazaritza ustialekuak modernizatzeko dirulaguntzak, landabideak hormigoitzeko eta baso-bide pribatu nagusiak eraiki eta hobetzeko dirulaguntzak.

  Nekazaritza ustialekuak modernizatzeko deialdira 6 eskaera aurkeztu ziren baina 4 bakarrik onartu eta diruz babestu dira, besteek ez zutelako udalak jarritako gutxieneko baldintzak betetzen. Ganaduarentzako babesgunea prestatzea, ganaduaren kontrolerako sistema, trituradora eta bestelako gailuak erosteko dirulaguntzak emango ditu udalak, besteak beste. Guztira, 6.587 euro bideratuko dira onartutako lau inbertsioetarako.

  Landabideak hormigoitzeko eskaerarik ez da jaso eta baso-bide pribatu nagusiak eraiki eta hobetzeko laguntza lerroari dagokionean, berriz, eskaera bakarra jaso da baina honek ez du gutxieneko dokumentaziorik aurkeztu; eskaerak ez du memoria edo proiekturik eta lanen aurrekontua eta kokapenaren argazkia soilik zehaztu dira. Ondorioz, baztertu eta dirulaguntzarik ez ematea erabaki du gobernu taldeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!