Oñatiko udala

Nekazaritza erabilerarako ura diruz laguntzeko 2024ko deialdiaren ebazpena egin berri da

2025/03/24
Card image cap
Jasotako bi eskaerak onartu dira, 383 euro banatuz

  Urtarrilaren 31n amaitu zen eskaerak egiteko epea, 2024ko deialdia izanagatik, egiaztagiri moduan aurkeztu behar diren azken ur erreziboak urte berria hasi ondoren jaso dituztelako eskatzaileek. Nekazaritza erabilerako ura ordaintzeko dirulaguntzak bi ustiategitako jabeek eskatu dituzte eta biak onartzea erabaki da. Ur kontsumoaren fakturaren %50eko kostua diruz laguntzen du Udalak, beti ere, 62 m3/hiruhileko ur kontsumotik gorakoa denean eta 1.000 euroko mugarekin. Behi azienda eta oilategi banatan izan den ur kontsumoa diruz lagundu da, bien artean 383 euro banatuz. 

  Nekazaritzara bideratutako uraren gastua arintzeko dirulaguntza hau Landa Garapena udal departamentuak kudeatzen dituen zazpi laguntza lerrotako bat da, normalean, azkena ebazten dena, urtea amaitu eta urari dagozkion ordain-agiriak jaso arte itxaron behar baita. 2025eko dirulaguntzetarako oinarriak aztertzen ari dira jada teknikoak eta deialdia laster kaleratzea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!