Oñatiko udala

Negozioen eskualdaketari buruzko jardunaldia antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak

2024/05/07
Card image cap
Merkataritza eta ostalaritza sektoreko profesionalei zuzenduta dago

  Adinean aurrera joanda, oinordetzan edo eskualdaketan pentsatzen hasi behar da, negozioari jarraipena eman nahi bazaio. Errelebo hori modurik egokienean egiteko kontutan hartu beharrekoak azalduko dira negozioen eskualdaketari buruzko jardualdian, maiatzaren 21ean, Arrasaten. Bi orduko iraupena izango duen saioan BERRIZ–ENPRESA programa aurkeztuko da.

  BERRIZ-ENPRESA programaren helburua da enpresen jarraipena erraztea merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektoreetan. Programak zerbitzu katalogo zabala, pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen du, bai negozioa eskualdatu nahi duenarentzat nahiz halako bat erosi nahi duenarentzat ere. Eusko Ganbarek eta Jaurlaritzak babesten duten programa da. Baina konkretuki zertan den eta negozioa eskualdatu nahi duenari zertan lagundu diezaiokeen azalduko da Mankomunitateak antolatu duen jardunaldian.

  Merkararitza, ostalaritza eta ostatu sektorean zuzendutako jarduna dela kontutan hartuta, ordutegia egokitu eta eguerdi-arratsaldean egingo da, 14:00etatik 16:00etan, Mankomunitatearen Arrasateko bulegoan, maiatzaren 21ean. Plazak mugatuak dira eta izena ematea eskatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!