Naziometroa egitasmorako dirulaguntza zuzena emango dio Udalak Olaso Dorrea Fundazioari
Olaso Dorrea Fundazioa Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategia ekimenaren sustatzaile da. Ekimen horren baitan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldearekin batera, Naziometroa, Euskal Burujabetzaren Barometroa ikerketa abian du Fundazioak.
Naziometroak euskal herritarren nahi eta gogoen inguruan ezagutza zabalagoa izateko aukera emango du eta euskal herri erakundeen esku-hartze eta interbentzio ildoak zehazkiago eta ezagutza gehiagorekin aurrera eramateko aukera ahalbideratuko du, baita udal mailan ere.
Iraileko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen Naziometroaren ekimena aurrera eramateko ekarpen ekonomikoa egiten jarraitzea. Hartarako lehen hitzarmena 2021ean onartu baitzuen Udalak. Aurten ere, 3.500 euroko dirulaguntza emango da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!